Labayru Hiztegia

Labayru Hiztegia

0.0 32.27MB 0 免费
版本 2.3.1 更新 2024-11-04 开发者 INSTITUTO DIOCESANO ESTANISLAO J. DE LABAYRU
  • Labayru Hiztegia screenshot
  • Labayru Hiztegia screenshot
  • Labayru Hiztegia screenshot
  • Labayru Hiztegia screenshot
  • Labayru Hiztegia screenshot
Labayru Hiztegia screenshot
Labayru Hiztegia screenshot
Labayru Hiztegia screenshot
Labayru Hiztegia screenshot
Labayru Hiztegia screenshot

Description

Labayru hiztegiak doan eta sarera konektatu barik kontsulta ditzakezu mugikorrean

Labayru hiztegiak doan eta sarera konektatu barik kontsulta ditzakezu mugikorrean.
Kalitateko euskara zehatza, bizia eta aberatsa behar duenak, bizkaieraz zein batuaz jardun gura izan, hiztegiok ditu erazkoenak. Denontzako hiztegiak dira, euskara lan-tresna dutenei ez ezik, hizkuntza bera ikasten dabiltzanei ere zuzenduta daude. 

Labayru Fundazioak hiztegigintzan egindako ibilbide luzearen emaitza dituzue hiztegiok.

LABAYRU HIZTEGIA hiztegi elebiduna (eu-es/es-eu) da eta arauemailea ere bai bizkaierari dagokionez, euskara batuarekiko lokarriak ugaritu eta estutzen dituela. Herri-euskara ardura bereziz batu eta aztertzen da, idatzizko iturririk esanguratsuenekin batera.

◆ 100.000  sarrera
◆ 21.000    azpisarrera
◆ 135.000  adiera
◆ 80.000    adibide
◆ 18.000    berba tekniko
◆ 65.000    sinonimo

LABAYRU HIZTEGI FRASEOLOGIAKOAk lokuzio edo esamoldeen errepertorio zabala eskaintzen du. Gaztelaniazko unitate fraseologikorik garrantzitsuenak abiapuntutzat hartuta, euskarazko hitz-kate baliokideak lantzen dira. 

◆ 3.500   lokuzio
◆ 18.000 euskal ordain
◆ 4.500   adibide
◆ 1.000   sinonimo

Gure hiztegien ezaugarriak:

 ◆ Bizkaiera eta Batua 
 ◆ Euskalkiak eta hizkerak
 ◆ Ahozkotasuna
 ◆ Tradizio idatzia
 ◆ Adibide kontestudunak
 ◆ Sinonimoak
分类: 参考(24604) 版本: 2.3.1 BundleId: eus.labayru.hiztegia 开发者: INSTITUTO DIOCESANO ESTANISLAO J. DE LABAYRU 最近更新: 2024-11-04

应用内购买

1 个项目 1 种货币 CNY
1 中国

项目

¥ 0 CNY